Gu, 5. mailakoak gara eta aurten gure lehenengo proiektua Unibertsoa da. Betidanik dakigu, Eguzkia, ezagutzen ditugun planetak baino askoz handiagoa dela. Baina zenbat aldiz handiagoa?
Hori jakiteko Eguzkia eta planeten marrazkiak egitea erabaki genuen. Baina kalkulatu behar genuen Eguzkia eta planetak zenbat txikitu behar genituen (eskala).
Eskala kalkulatzeko orduan proposamen asko atera ziren eta denon artean bat aukeratu genuen : 1 cm : 10 000 km. Hau da, Eguzkia eta planeta guztien diametroak zati 10 000 egin genituen.
Eguzkia eta planeten marrazkiak egin ditugunean oso nabarmena izan da, Eguzkia, beste planeta guztiak baino askoz, askoz ere handiagoa dela, ezta?
Honela
Eguzkiaren diametroa 1 500 000 km-takoa dena = 150 cm izatera pasatu da,
Lurraren diametroa 13 000 km-tik = 1,3 cm-tara ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario