ORIO
Aurten, 5. eta 6. mailako ikasleak Orioko aterpetxera joan gara.
Pasaden irailaren 17,18 eta 19an, hiru egun bikain pasatu ditugu;surf egiten,
lagunekin jolasten, hondartzara joaten...
Hona hemen egin duguna:
- BIDAIA
Irailaren
17an , asteazkena , goizeko 10:00tan Ego-Gainen egon behar ginen autobusa
hartzeko, baina gelako batzuk Urkizun gelditu ginen autobus geltokira
taldeka joateko .
5.mailako eta 6.mailako neska-mutilak elkartu ginen.Gure familiak
agurtzera etorri ziren.
5.mailako gehienak autobus
txikian joan ginen, sei neska izan ezik 6.mailako autobusean joan zirela.
Oriora
joateko autopista hartu genuen. Bertara
ailegatu eta ikusi genuen lehenengo gauza hondartza izan zen.
- ORIOKO ATERPETXEA
Aterpetxera sartzen zarenean, eskumaldean futbol
zelaia eta saskibaloiko kantxa bat
daude. Ezkerraldean “voleibol” sari bat dago. Honen aurrean ping-pong-eko bi mahai daude. Frontoi
txiki bat dago eta nahiz eta itxita egon piszina bat ere du.
Logelak eta jangela 3 eraikuntzetan banatuta daude.
- LOGELAK
Lehenengo
gauean asko kostatu zitzaigun lo egitea: urdurik geunden, beroa egiten zuen,
parrandarako gogoa genuen eta batzuentzat
koltxoiak desberdinak eta gogorrak zirelako. Bigarren egunean lo hartu genuen oso azkar, kantsatuta bait
geunden.
Heldu
ginenean logelak oso garbi zeuden eta ondo usaintzen zuten, azkeneko egunean
berriz era askotako usainak zeuden.
Komunak,
zein dutxak garbi zeuden eta kopuru aldetik ez zegoen arazorik hauek
erabiltzeko.
- JANGELA
Bigarren egunean hondartzan jan genuen: ogitartekoak, platanoa, pasteltxoa.. ederki eguzkiarekin! Oso ondo pasatu genuen! Egunero, gosaltzera gindoazenean jangelan usain bikaina zegoen: bizkotxoa, esne beroa, kakaoa…
Azken
egunean, bazkaltzeko zegoen janaria ikusterakoan batzuk aho zabalik geratu ginen, makarroiak
eta izozkia genuen! Batzuk errepikatu nahi izan zuten, baina izozkiak zenbatuta
zeuden.
- ORIOKO HONDARTZA
Gu
asko haserretu ginen eta baita ere protestatu genuen. Orduan irakasleek ur
ertzean ipintzea eta olatuak etortzen zirenean bustitzea utzi ziguten. Batzuk
burua jarri zuten aurpegia bustitzeko, baina oso hotza zegoen.
Bainatu
ondoren eraman genituen ogitartekoak jan eta jolastera joan ginen. Batzuk
argazki kamarekin zeuden eta argazkiak ateratzen aritu ziren, besteak
harrapaketan jolasten ibili ziren. Geroxeago bueltatzen hasi ginen eta beste
ordu bat eta erdi berriro oinez, bero handiarekin, uf zein nekagarria!
- ZARAUTZERA BIDAIA
Bidea oso gogorra zen eta
hondartzara jaisteko eskailera asko zeuden. Behin hondartzara heldu ginenean
gutxienez kilometro bat ibili behar izan ginen.
Hondartzan geundenean zulo
bat egin genuen. Gero bainatu ginen eta olatu onak zeuden. Hondartzan janaria
eta askaria jan genituen.
Arratsaldean Oriora bueltatu
ginen.
- SURF IKASTAROA
Bigarren
egunean surf ikastaroa egitera joan ginen. Ikasle asko ginenez hiru talde
antolatu ziren, talde bakoitzak bi orduko ikastaroa egin behar zuen.
Lehenengo olatuak pixka bat handiak ziren, baina
saiatzen baldin bazinen lortzen zenuen
taulan zutitzea.
Gure ustetan surf-a oso dibertigarria, kirol polita
iruditu zitzaigun, baina denok oso nekatuta bukatu genuen.
- ORIOKO AZKEN EGUNA
Ohetik
altxatutakoan jantzi eta jolasteko momentu bat eduki genuen.
Jolas
momentu hori eta gero gosaltzera joan
ginen.
Jangelara
sartzean zarata egon arren ez zen aurreko egunetako buila entzuten, denok oso nekatuta bait geunden.
Esne
usaina zegoen, bizkotxoa oso ona zegoen.Gosaldu eta gero jolastera joan ginen.
Jolas
ordua bukatutakoan, andereñoek globoak urez bete zituzten. Guk globoekin joko
bat egin genuen eta busti egin ginen. Segituan autobusak heldu ziren eta
Eibarrera iritsi ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario